Aurten ere badator Musika – Música 2020 jaialdia, Pariseko hiri ardatz, eta Behotsikek martxoaren 7an kontzertua emango du Bilboko Euskalduna Jauregian.
Datorren ekainaren 22an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den Bilboko Manga eta Japoniar Kultura Azokan egongo gara, non anime eta bideojokoetako abesti garrantzitsuenak birpasatuko ditugun kontzertu berezi batean.
Aurten ere badator Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Musika – Música 2019 jaialdia, datorren otsailaren 28a eta martxoaren 3a artean Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko dena. Oraingoan, jaialdiak London eta New Yorkera bidaiatuko du XIX. eta XX: mendeen artean bizitako dinamika kultural eta musikal sendoa bizitzeko, bere konposagile nagusienen bitartez: Holst, Britten, Gershwin edo Bernstein, besteak beste. … Continue reading Musika – Música 2019→
Arima Kamerata eta Behotsik Orkestrak, Julene Lekunberri eta Janire Soldevilla aktoreekin batera, Tik-Tak Denbora ikuskizuna eskainiko dute Musika-Música 2017 jaialdian.
Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Musika – Música 2016 jaialdiak, “Erromantikoentzako zubia” azpi-izenburuarekin, F. Schubert, F. Mendelssohn, R. Wagner y R. Straussren musika ekarriko du aurten Bilboko Euskalduna Jauregira martxoko lehen asteburuan zehar.
Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen Musika – Música jaialdiaren barruan kontzertua. 2015eko edizio honetan, jaialdiak barrokora begiratuko du, eta G. F. Haendel eta J. S. Bach izango dira protagonista nagusiak.
Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Musika – Música 2014 jaialdiak, “Beethoven eta Brahms, Bilbon elkarturik” azpi-izenburuarekin, L. v. Beethoven eta J. Brahmsen musika ekarriko du aurten Bilboko Euskalduna Jauregira martxoko lehen asteburuan zehar.