Iparraldeko Haizeak - Behotsik

ONGI ETORRI

Borja Mollá eta Inazio Lópezen istorio eta gidoi originala Arthur Sullivan, Jacinto Guerrero, Francisco Madina, Jerónimo Giménez, Manuel de Falla, Jon Bienzobas, Reveriano Soutullo, Juan Vert, Federico Chueca, Juan Crisóstomo de Arriaga, Tomás Bretón, Amadeo Vives, Manuel Penella Moreno, Chema Puente, Joaquín Valverde, Jesús Guridi eta John Philip Sousaren musikarekin.

SINOPSIA

Santander, 1897. Euskal arrantza-ontzi bat badian hondoratu da. Lagun bakarra atera da bizirik, Mikel, San Rafael Ospitalean konorterik gabe dagoen itsasmutil gaztea.

Esnatzerakoan, hura zaintzen dauden mojak hitzik esan eta esaten zaion ezer ere ulertzen ez duela ohartzen dira.

Hala ere, laster ikusiko dugu istripuaren trauma edo ondorioak gauzatuta dirudiena azalpen errazagoa duela: Mikel euskaraz baino ez da mintzatzen.

Hori, ordea, ez du oztopo izango Santanderreko familia aberatsenetako baten zerbitzura mandatari lanetan jartzeko eta XIX. mende amaierako gizarte industrial zurrunbilotsuaren kontrasteak zuzenean ikusteko.

Musika-ikuskizun honen bitartez, garapen ekonomiko mugagabearen ilusioaz gain, inperio baten eta hura sostengatzen zuten indarren gainbeherak markatutako garai baten zirrikitu guztiak ezagutuko ditugu.

FITXA ARTISTIKOA

Amelia Castañeda: Elena Miñor

Josetxo: Tomás Puente

Ernesto Castañeda jauna: Ignacio Fernández

Natividad: Celia Amieva

Mikel: Nicolás Valle

Adela andrea: Elsa Arce

Gobernadore Zibila: Alberto Gutiérrez

Villafranca Jenerala: Juan Laboreria

Sobrarbe y Ribagorzako Markesa: Alejandro Giménez

Diego jauna: Amiel Ramos

Sor Virtudes: Alba Quevedo

Sor Remedios: Beatriz Gutiérrez

Ameliaren lagunak: Sofía Pérez (Cuca), Elsa Vidal (Sonsoles) y Monica Isla (Carlota)

Burdinolako langileak: Hugo Alonso (Koldo), Pablo Llona (Ander), Mario San Vicente (Antonio)

Burgesak: Juan Antonio Urcelay (Arturo) y Miguel Palomino (Julian)

Santanderreko herria: Guillermo García (José), Ignacio de la Hera (Pablo), Sandra García (Dolores), Miguel Barón (Matías)

Umezainak: Raquel Peris (Manuela), Carlota Pérez (Enriqueta), Cristina Valle (Carmen), Carmen Jiménez (Rosa)

Olite Kapitaina: César Marañón

Antzezle-zerrenda: Javier Cano, Sergio Díaz, Virginia Díaz, Daniel Gandiaga, Ana García-Barredo, Bruno García, Marta García, Ana Guazo, Pelayo Ibáñez, Marina Martín, María Millán, Ángela Montes, Mateo Orus, Iris Pi, Teo Puente, Marina Revilla, María Rodríguez, Julia Urbano, Jimena Valcarce.

Musika-zuzendaria: Igor Giménez

Eszena eta abesbatza zuzendaria: César Marañón

Jantziak: Beatriz Bermúdez

Argiztapena: Francisco Villar

BEHOTSIK
ORKESTRA

Behotsik Orkestra

Behotsik gazte talde batek musikari denbora eskaintzeko, baina batez ere, giro atsegin eta lasaian egiteko duen nahian oinarritutako ideiatik sortu zen, musikaz eta ikaskideez gozatzen den bitartean ikasi eta hobetu ahal izateko.

Ideia horren emaitza orkestra gazte eta anitza da, musika bidelagun izateko helburua duten 15 eta 30 urte bitarteko musikariekin.

Gaur egun, Behotsik Euskal Herri osoko orkestra ez-profesional handienetako bat da. Kontzertu gehienek ongintzazko izaera dute, elkartearen idealak eta balioak errespetatuz. Orkestraren helburu nagusia Bilboko eta Euskal Herriko bizitza kulturalaren garapenean laguntzea da, musika (bereziki klasikoa) publikoari hurbilduz jarduera eta emanaldi desberdinen bidez.

CORO JOVEN
DE SANTANDER

Coro Joven de Santander

Coro Joven de Santander  abesbatzak Kantabria osoko 15 eta 26 urte arteko berrogei gazte inguru biltzen ditu.

Cesar Marañónek zuzendutako koru-proiektua 2017 urteko urrian jaio zen kalitatezko gazte abesbatza bat eratzeko eta Kantabriak zeukan gabeziarekin amaitzeko helburuarekin.

Beraien garaipen zerrendak Certamen de la Canción Marinera de San Vicente de la Barquera txapelketako bigarren saria, Antonio José de Burgos lehiaketako hirugarren saria eta ikusleen saria eta Certamen Nacional Villa de Avilés de Asturias txapelketako hirugarren saria biltzen ditu.

sustatzaileak

babeslea