Kontzertua: SHAPE Europe & Eurasia Bilbao - Bizkaia 2023 - Behotsik

SHAPE Europe & Eurasia Bilbao – Bizkaia 2023

2023/11/3 19:00
Bilbao @ Guggenheim Museoa
Abandoibarra Etorbidea, 2
PARTEKATU

Behotsikek Global Shapers Community nazioarteko sarearen parte eta Munduko Ekonomia Foroaren ekimen den Global Shapers Bilbaok antolatutako SHAPE Europe & Eurasia Bilbao — Bizkaia 2023 ekimenaren irekiera-ekitaldian parte hartuko du, azaroaren 3tik 5era Bizkaiko hiriburuan ospatuko dena.

SHAPE Europe & Eurasia Bilbao — Bizkaia 2023 hiru egun iraungo dituen nazioarteko gailurra da, ideiak lotu eta erronka globalei buruz lan egiteko. Erronka horiek sei jarduera-ildotan sailkatu dira, eta, 2030eko agendatik eta GJHetatik abiatuta, honako hauetan oinarritzen dira: komunitate inklusiboen sorrera, etorkizunerako (ber)kualifikazioa, osasuna eta ongizatearen hobetzea, oinarrizko premiak asetzea, planeta babestea eta konpromiso soziala indartzea.

Aurretik Global Shapers Bilbaorekin lankidetzan arituta, guretzat pozgarria da hainbeste lan eta ardura ekarri dien ekimen baten irekiera-ekitaldian parte hartu ahal izatea. Irekiera ekitaldia azaroaren 3an izango da, arratsaldeko 19: 00etatik aurrera, Bilboko Guggenheim Museoan.

J. Olaizola
Agur Jaunak
[Mold. S. Candotto]