Kontzertua: Etorkizuna: Aniztasuna - Behotsik

Etorkizuna: Aniztasuna

2023/05/21 12:00
Bilbao @ Bilbao Arena
Askatasuna Etorbidea 13
PARTEKATU

Datorren maiatzaren 21ean, igandea, Norai elkartearekin batera antolatutako Etorkizuna: Aniztasuna ekimen musiko-sozialean parte hartuko dugu, Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatzeko, non lagun zahar askoz inguraturik egongo garen.

Ekitaldia Norai elkarte hezitzaile, ekintzaile eta humanizatzaileak antolatu du, zeinek, besteak beste, Etorkizuna Musikatan proiektu sozio-hezitzailea eta orkestrala jarri duen abian, musikak kolektibo pluralak batzeko eta balio pertsonalak, komunitarioak eta kulturartekoak garatuz gizartea hezteko duen gaitasuna erakutsiz.

Ekitaldia Bilboko Bilbao Arenako zelaigunean ospatuko da, A atearen parean, Bilbo osoko auzo multikulturalenetakoak diren San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoen ondoan. Etorkizuna: Aniztasuna lelopean, ekitaldi musiko-sozial honek kulturen arteko elkarrizketaren, aniztasunaren eta inklusioaren garrantzia nabarmendu nahi du. Etorkizunik gizatiarrena anitza eta kulturartekoa izango da, edo ez da izango.

Etorkizuna Musikatan haur-orkestraz gain, hainbestetan lagun izan dugun Sanfran Korue abesbatza, Txiki-Musika haur-abesbatza, Euri Artean konpainia eta Balakulanya perkusio taldea egongo dira gurekin.