Kontzertua: Behotsik + Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza - Behotsik

Behotsik + Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza

2025/07/6 18:30
Gorliz @ Andra Maria Sortzez Garbiaren Eliza
Eliza Enparantza z.g.
PARTEKATU

2024-2025 denboraldi hau bukatzeko, azaroan Bizkaiko Ingeniarien Abesbatzarekin batera eman genuen kontzertua errepikatuko dugu, oraingo honetan Gorlizko udalerrian.

Eskainiko dugun kontzertua bi zatitan egituratuko da. Lehenengo atal batean orkestrak joko du, non indarrez, energiaz eta erritmoz beteriko Robert Schumann eta Ludwig van Beethovenen obrak joko ditugun. Ondoren, Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza batuko zaigu, musika liturgiko eta lasaiagoarekin. Bigarren zati honetako obra nagusia hain gutxitan entzuten den Eugene Butlerren Liturgical Suite obra ederra izango da.

Esan bezela, kontzertua datorren uztailaren 6an izango da, arratsaldeko 18:30etanGorlizko Andra Mari Sortzez Garbiaren Elizan. Doako sarrera.