Behotsik orkestrak Behotsik Symphonic Reggaeton bira aurkezten dugu, erritmoz beteriko hiru kontzertu non reggaetoi eta elektrolatinoko abesti mitikoenak joko ditugun.
Behotsik Symphonic Reggaeton ikuskizunarekin, gutxitan ikus daitekeen orkestra sinfoniko baten eta reggaetoi eta elektrolatino musikaren arteko uztarketa egin nahi dugu, hasiera batean hain urrun daudela diruditen bi publiko elkartzeko asmoarekin.
Ikuskizuna irratsaio bat izango da, Gazteako TopGaztea edo Los40-ko Del40al1 bezalakoa, eta reggaetoi eta elektrolatinoko abesti mitikoenak birpasatuko ditu. Joseina Etxezarreta, Oihan Vesga eta Ainhoa Bilbaok aurkeztutako Behotsik Irratiko saio honetan ez dira faltako Daddy Yankee, Don Omar, Luis Fonsi edo Gente de Zona bezalako artisten kantuak.
Kontzertua MusikAuzo programaren baitan dago, hainbat estilotako artista eta taldeak, doan eta espazio publikoan, bilbotarrei hurbiltzeko helburua duen Bilboko Udalak antolatutako ekimenean.