Kontzertua: Behotsik Symphonic Reggaeton - Behotsik

Behotsik Symphonic Reggaeton

Behotsik Symphonic Reggaeton
2024/06/22 12:30
Bilbao @ Deustuko Unibertsitateko Klaustroa
Unibertsitate Etorb., 24
PARTEKATU

Behotsik orkestrak Behotsik Symphonic Reggaeton bira aurkezten dugu, erritmoz beteriko hiru kontzertu non reggaetoi eta elektrolatinoko abesti mitikoenak joko ditugun.

Behotsik Symphonic Reggaeton ikuskizunarekin, gutxitan ikus daitekeen orkestra sinfoniko baten eta reggaetoi eta elektrolatino musikaren arteko uztarketa egin nahi dugu, hasiera batean hain urrun daudela diruditen bi publiko elkartzeko asmoarekin.

Ikuskizuna irratsaio bat izango da, Gazteako TopGaztea edo Los40-ko Del40al1 bezalakoa, eta reggaetoi eta elektrolatinoko abesti mitikoenak birpasatuko ditu. Joseina Etxezarreta, Oihan Vesga eta Ainhoa Bilbaok aurkeztutako Behotsik Irratiko saio honetan ez dira faltako Daddy Yankee, Don Omar, Luis Fonsi edo Gente de Zona bezalako artisten kantuak.

Berezia izango da ekainaren 22an emango dugun kontzertua, izan ere, sarritan bidailagun izan dugun VASS Sanfilippo Euskadi elkartearen aldeko ongintzazko kontzertua izango da. Sanfilippo sindromea duten haur eta familien bizi kalitatea hobetuz, beraien bidean aurkitzen dituzten oztopoak gainditzea da elkartearen xedea, eta pozarren gaude gure aletxoa jarri ahal izateagatik.