Kontzertua: Gazte Talentuak - Behotsik

Gazte Talentuak

2025/07/5 20:00
Bilbao @ Deustuko Done Petri Eliza
Done Petri Plaza
PARTEKATU

2024/2025 denboraldi hau bukatzeko programa berezia dakargu, non Behotsik orkestra osatzen dugun musikariengan eta haien lan onean jarriko dugun arreta. Izan ere, Gazte Talentuak izenburupean, bakarlarientzako obraz osatuta egongo diren bi kontzertu prestatu ditugu uztaila hasierarako.

Urteak igaro dira EuroCamerata orkestrarekin Alemaniako birak egin genituenetik, non bakarlarientzako obraz beteriko programak jotzen genituen, eta horrexegatik, horrelako kontzertu bat gauzatzeko musikarion nahiari gehituta, Gazte Talentuak kontzertu sorta hau prestatzea erabaki dugu.

Aurtengo edizio honetan, Mariana Blanco (bibolina), Izei Díaz (kontrabaxua), Yun Erro (bibolina), Naiara Hernández (oboea), Tatiana Hernández (bibolina), Julen Macía (bibolina), Marcos Martínez (klarinetea) eta Sara Prado (klarinetea) gure kideek parte hartuko dute.

Gazte Talentuak kontzertu sorta honetan bi geldialdi izango ditugu.

Lehenengoa etxean izango da, Bilboko Deustuko San Pedro elizan hain zuzen ere, uztailaren 5ean, larunbata, arratsaldeko 20:00etan. Kontzertu honek Laboral Kutxaren babesa du.