
Musika – Música jaialdiaren hamaseigarren edizio hau martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta BOHEMIA izenburupean, Gustav Mahler, Antonín Dvořák, Bedrich Smetana eta Leoš Janáček musikagileak izango ditu protagonista, Txekiar Errepublikako erregio horretakoak guztiak.
Arima Kameratak eta Behotsik Orkestrak, Julene Lekunberri eta Janire Soldevilla antzezleekin batera, ‘Tik-Tak Denbora‘ familia-ikuskizuna eskainiko dute, non publikoa ezinbestekoa izango den tempo musikala bilatzeko. Kontzertua martxoaren 5ean, igandea, izango da, goizeko 11:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko BARRIA aretoan.
Kontzerturako sarrera 4€-koa izango da, eta Bilbao 700-III Millenium Fundazioaren egoitzan, Euskalduna Jauregiko txarteldegietan edo Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahalko dira.