Pasa den urtean egin genuen bezela, datorren maiatzaren 26an, igandea, Norai elkartearekin batera antolatutako Etorkizuna: Aniztasuna parte-hartze ekitaldian parte hartuko dugu, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatzeko.
Parte-hartze ekitaldi honetan orkestra, abesbatza, Euskal Herriko musika-tresnak eta estilo eta herrialde desberdinetako musika izango dira.
Gurekin batera, aurretik aipatu dugun Etorkizuna Musikatan orkestra eta korua, hainbestetan lagun izan dugun Sanfran Korue abesbatza, Bilbo Zaharreko Txalaparta Bilgunea, Betto Snay artista, Olfa Sendesni eta Ghassen Ghrissi, Joselu Angulo txistularia, Dibujatolrato Sinparar taldea eta Alberto Bargos ipuinkontalaria egongo dira.
Hau guztia Etorkizuna: Aniztasuna ekitaldian, datorren maiatzaren 26an, igandea, eguerdiko 12:00etatik aurrera Bilboko Bilbi plazan. Zuen zain gaude!