Kontzertua: Behotsik + Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza - Behotsik

Behotsik + Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza

2024/11/29 19:30
Bilbao @ Bilboko Elkarte Filarmonikoa
Marqués del Puerto 2

15 €

SARRERAK
PARTEKATU

Datorren azaroaren 29an estreinatu berri dugun 2024-2025 denboraldi honen lehenengo kontzertua emango dugu, non eta Bilboko Elkarte Filarmonikoan, Bizkaiko Ingeniarien Abesbatzarekin batera.

Eskainiko dugun kontzertua bi zatitan egituratuko da. Lehenengo atal batean orkestrak joko du, non indarrez, energiaz eta erritmoz beteriko Camille Saint-Saëns, Edvard Grieg eta Joaquín Turinaren obrak joko ditugun. Ondoren, Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza batuko zaigu, musika liturgiko eta lasaiagoarekin. Bigarren zati honetako obra nagusia hain gutxitan entzuten den Eugene Butlerren Liturgical Suite obra ederra izango da.

Esan bezela, kontzertua datorren azaroaren 29an izango da, arratsaldeko 19:30etanBilboko Elkarte Filarmonikoan. Sarrerak salgai daude 15 €-ko prezioan, baina orkestrako bazkideek %33ko deskontua izango dute. Sarrerak eskuratzeko mezu elektronikoa bidal dezakezu sarrerak@behotsik.eus helbidera.

J. Turina
Danzas fantásticas, Op. 22
III. Orgía