Kontzertua: Musika-Música 2025 - Behotsik

Musika-Música 2025

Musika-Música 2025
2025/03/9 11:45
Bilbao @ Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4

4 €

SARRERAK
PARTEKATU

Bost urte pasa dira 2020ko edizioan, Covid-19 gaixotasunaren pandemia baino lehen, azkenengo aldiz Musika-Música jaialdian parte hartu genuenetik. Gaur, Behotsik osatzen dugun gehienon txikitako memoriaren parte den jaialdira itzuliko garenaren berri eman ahal dizuegu.

Bilboko Udalak antolatuta, eta Musika eta emozioak lelopean, 2025eko martxoaren 7tik 9ra egingo den edizio honetan, musikak sentimendu sakonak gogora ekartzeko duen gaitasuna aztertuko du. Guztira, 70 kontzertuko programa bat eskainiko da 1.500 interprete baino gehiagoren parte-hartzearekin, eta Euskalduna Jauregira askotariko entzuleak erakartzeko asmoarekin.

Kontzertu honetan aurkeztuko dugun programa prestatzerako orduan, musikak sorrarazi ditzaken emozio guztien artean amorrua eta gorrotoa aukeratu dugu, eta hau izango da kontzertu berezi honetarako prestatu ditugun lau piezak lotuko dituen haria. Camille Saint-Saëns, Edvard Grieg eta Joaquín Turinaren obrak izango ditugu, baina gehiago jakin nahi baduzue, egon adi gure sare sozialei datozen asteetan programari buruz gehiago kontatuko baitizuegu.

Gure kontzertua Musikari gazteak atalean programatuta dago, eta martxoaren 9an, igandea, goizeko 11:45ean Euskalduna Jauregiko kioskoan izango da. Hau izango da urte hasieratik zuzendari titular lanetan dabilenetik Nicolás Serranok zuzenduko duen lehenengo kontzertua.

Musikari gazteak ataleko kontzertuetara sartzeko sarrera hartu behar da, 4€-ko prezioa duena. Sarrerak salgai egongo dira biharko goizeko 12:00etatik aurrera Euskalduna Jauregiko txarteldegietan eta jaialdiaren webgunean. Kontsulta ezazu informazio guztia Musika-Música 2025eko webgunean.