
Behotsikek EuroCamerata orkestrarekin lan egingo du udako bira batean, Alemanian eta Euskal Herrian kontzertuak emanez.
EuroCamerata orkestra, 1997an sortua, urtero batzen da Europako herrialde desberdinetan kontzertuak emateko. Aurten, Obersulmeko musika eskolako ikasleek eta Behotsik orkestrako kideek osotuko dute, eta Sergiu Andrei maisuak eta gure orkestrako zuzendari den Igor Giménezek zuzenduko dute.
Pasa den urtean bezela, orkestra uztailean Alemaniara mugituko da Stuttgart inguruko hainbat hiritan kontzertu batzuk emateko, Baden-Wutemberg estatuan. Abuztuan, alemaniako kideak Bilbora etorriko dira, eta orkestrak hiru kontzertu emango ditu Bilbo eta inguruko herrietan.
Hauek dira aurtengo udako birako aurreikusitako datak:
– uztailaren 14a WILLSBACH
– uztailaren 16a ERLENBACH
– uztailaren 18a WÜSTENROT
– abuztuaren 26a BILBO
– abuztuaren 28a LARRABETZU
– abuztuaren 29a LEKEITIO
Laster, kontzertuen tokien eta ordutegien inguruko informazio gehiago jarriko da.