Behotsik Herri Krosan - Behotsik

Behotsik Herri Krosan

2014/11/16
PARTEKATU

Gaur goizean Bilboko kaleetan Herri Krosaren 27. edizioa ospatu da. Herri lasterketa honetan, parte hartzaile guztiak dira irabazleak eta sarituak, eta horrela, ilusio, lan eta aisia moduko baloreak bultzatzen dira, gure Behotsik orkestraren baloreekin bat egiten dutenak.

Aurten Behotsik presente egon da lasterketan, izan ere, gurekin askotan pianista moduan jo duen Ioritz Madariaga gure lagunak, lasterketan orkestraren pegatina bat eraman du, 49`48”-ko denbora egin duelarik. Zorionak!