
Pasa den larunbateko entseguan bisita berezi bat izan genuen. Entseguko zati baterako, Igor Giménez gure zuzendariak bere postua utzi eta Ane Legarreta gazteak hartu zuen.
Ane Legarreta galdakaoztarra, oinarrizko musika ikasketak Galdakaoko Musika Eskolan eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan burutu ondoren, Zuzendaritza ikasten dabil Oviedoko Conservatorio Superior de Música del Principado de Asturias zentroan. Gainera, 2015eko urtarriletik aurrera Galdakaoko Udal Musika Bandaren zuzendaria da.
Entseguan L. v. Beethovenen 7. sinfoniaren 2. mugimendua (Allegretto) eta Juan Carlos Pérezen Bizkaieraz obrak landu genituen. Entsegu eraginkorra izan zen, non denok asko ikasi genuen, eta zalantzarik gabe, errepikatzeko modukoa izan zena. Eskerrik asko Ane!
Behotsik orkestra ez profesionala izanik, gustukoa eta lagungarria dugu musikari profesionalekin lan egitea, esperientzia aberasgarria baita orkestrako kide bakoitzarentzat, baita zuzendari lanak egingo dituenarentzat ere, praktika moduan balio baitzaio. Horregaitik, gure entseguren bat zuzendu nahi baduzu, bidal iezaguzu mezua info@behotsikorquesta.com helbidera.