Behotsik Symphonic Rock Tour 2015 - Behotsik

Behotsik Symphonic Rock Tour 2015

2015/05/21
PARTEKATU

Behotsik Orkestrak Behotsik Symphonic Rock Tour 2015 aurkezteko plazerra du. Lan askoko hilabete batzuren ostean, hiru kontzertuko bira egingo dugu Bizkaian barrena.

Behotsik Symphonic Rock Tour 2015 ikuskizunean, rock musikaren historiako obra adierazgarrienak aurkeztuko ditugu, hala nola, Michael Jacksonen Thriller, Nirvanaren Smells Like Teen Spirit edo Led Zepellinen Stairway To Heaven, musika, argi eta bideo joko izugarri batekin.

Horretarako, gure orkestraz gain, rock talde baten laguntza izango dugu: Javier Garay gitarran, Mikel Llona Paredes baxuan, Alain Egiguren eta Joshua Vega baterian, eta Barakaldoko Kontserbatorioko perkusio taldeko Alejandro Pérez, Miryam Ortiz eta Iratxe Aspillaga. Hemendik gure esker beroenak helarazi nahi dizkiegu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ere Euskadiko Orkestra Sinfonikoari, Ken Zazpi rock taldeari eta Fernando Velázquez konpositoreari, kontzertu hauek prestatzeko utzitako materialagatik.

Hauek izango dira bira honetako datak:
– ekainaren 12a, 20:00, Torrezabal Kultur Etxea GALDAKAO
– ekainaren 13a, 19:30, Musika Eskola SESTAO
– ekainaren 20a, 19:30, Clara Campoamor Kultur Etxea BARAKALDO

Beti bezela, kontzertuetara gonbidatuta zaudete, eta zuen gustukoak izatea espero dugu.