
Aste bat igaro da Alemaniatik itzuli garela, EuroCamerata gazte orkestra internazionalarekin bira arrakastatsua egin ondoren.
Hiru kontzertu eman genituen Baden-Württemberg lurraldean zehar. Jendetza etorri da kontzertuetara, eta horren eredu da Wüstenrot herrian eman genuen kontzertuan gertatu zena. Orkestra eszenatokitik irten ondoren, jendeak hala eskatuta, beste obra bat jotzera itzuli behar izan zen.
Urtero bezela, esperientzia ikaragarria izan da, musikari alemanekin lan egiteko aukera paregabea izanik, eta batez ere, haiekin eta gure orkestrako kideen artean lotura gero eta sendoagoak egiteko. Errepikatzekoa, zalantza gabe.
Gure galerian ikus ditzakezue bidaia honetako argazki batzuk.
ERLAZIONATUTAKO GAIAK