
Pasa den urtarrilaren 20an Bilbao 700 Fundazioak Musika – Música 2017 jaialdia aurkeztu du, eta Behotsik Orkestrak aurten ere parte hartuko du Bilbo asteburu batez musikaren hiriburu bilakatzen duen jaialdi honetan.
Musika – Música jaialdiaren hamaseigarren edizio hau martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta BOHEMIA izenburupean, Gustav Mahler, Antonín Dvořák, Bedrich Smetana eta Leoš Janáček musikagileak izango ditu protagonista, Txekiar Errepublikako erregio horretakoak guztiak.
Oraindik ez da jaialdiko programa aurkeztu, baina aurreratu ahal dizuegu gure kontzertua otsailaren 3ko (ostirala) arratsaldean izango dela. Adi egon kontzertuari buruzko berri gehiago izateko.
BILBOKO BARRUTIETARA AUZOZ AUZO PROGRAMAREKIN
Aurreko edizioan hasitako Auzoz Auzo ekimenarekin jarraituko da, eta honen bitartez, Musika – Música Bilboko barruti guztietara helduko da otsailaren 2tik 23ra bitartean. Horretarako, kontzertu, tailer didaktiko, ikus-entzunezko emanaldi eta flashmob-ak antolatuko dira hiriko txoko desberdinetan.
Behotsik Orkestrak bere txanda izango du Auzoz Auzo programaren barruan otsailaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko vialia ESTACIÓN ABANDO INDALECIO PRIETO geltokian egingo dugun flashmob berezi batean. Gainerako programa kontsultatu dezakezue ondorengo esteka honetan.
Bestalde, orkestrako hari laukote batek parte hartuko du, Barakaldoko Kontserbatorio eta Artebi Dantza Taldearekin batera, otsailaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Bilboko Europa Parkean antolatuko den ibildide musikalean.
ZUZENDARI GONBIDATUA MUSIKA – MÚSICA 2017 JAIALDIAN
Fair Saturday 2016an egin genuen bezela, orkestrak 5 urte betetzen dituen denboraldi berezi honen ospakizunarekin jarraituz, zuzendari gonbidatua izango dugu Euskalduna Jauregian eskeiniko dugun kontzertuan. Kasu honetan, Mikel Fernandez izango dugu zuzendari.
Mikel Fernandez, oinarrizko musika ikasketak Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan burutu ondoren, Orkestra Zuzendaritza ikasten dabil Oviedoko “Eduardo Martínez Torner” Musika Goi Kontzerbatorioan, Merkataritza eta Marketing ikasketekin uztartuz.
Gaur egun, Oviedoko “Eduardo Martínez Torner” Musika Goi Kontzerbatorioko ikasleek osotutako Proiektu-Orkestrako zuzendaria da eta hainbat kontzertu zuzenduko ditu otsailetik aurrera Madrilen Mozart Teogamentum Fundazioarekin. Bestalde, saxofoilari lanetan dabil Galdakaoko Musika Bandan eta “Princesa de Asturias” Fundazioko koruan tenor moduan abesten du.