
Aste honetan Unai Ibáñez Behotsik gazte orkestrako kideen asteroko txapelketako buruan jarri da. Unaik urriaren 1ean, Catalunyako erreferendumen egunean, poliziaren aldetik izugarrizko erasoa jaso zuen Generalitatearen ordezkaria den Marta Torrecilaren adierazpenei musika jarri die. Unaik Tchaikovskyren 1812 Obertura erabili zuen.
Borja Mollák ‘Graffiti’-ko momentu bat aukeratu zuen, Idurre Eskisabelen asteroko kolaborazioa hain zuzen ere. Antropologo eta kazetariak, U-1eko gertakizunen harira, historian zehar gauzatu diren protesta bakezale motei buruz hitz egin zuen. Borjari Disneyren laburmetraia bat etorri zitzaion burura, edo hobeto esanda, honen musika, “Shilly Simphony”.
Bukatzeko Ioritz Madariagak Espainiako erregearen hitzak hautatu zituen, zeinei Beethovenen musika jarri zien, piano eta orkestrarako 5. kontzertuko Adagioa.
Datorren astean Behotsikek katxi bat zintzarri batekin lotuko dute. Sailkapena honela geratzen da: Unai Ibañez buruan 7 punturekin. Ondoren, Ioritz Madariaga 5 punturekin eta Borja Mollá 4rekin.