Behotsiken hileroko erronka berdindua hasi da - Behotsik

Behotsiken hileroko erronka berdindua hasi da

#BehotsikGraffiti
GRAFFITI | RADIO EUSKADI
2017/11/10
PARTEKATU

Ioritz Madariagak Gipuzkoako Agipanen kanpainari buruzko elkarrizketa aukeratu du, Efecto Pasillo talde kanariarraren musika jartzeko.

Unai Ibañezek Graffitiko Dando Kantxa atalean emakumeek kirolean izan duten historiari buruz hitz egiten zuen erreportaia erabili du, Huntza taldearen “Harro Gaude” abestiarekin uztartzeko.

Eta Borja Mollak ostegun honetan Irati Jiménezek Darwin Sariei buruz kontatu ziguna hautatu du… eta Frank Sinatraren musika jarri dio.

Larruzko jaka eta karabana lotzeko, Duke Ellingtonen “Caravan” abestia erabili dute.

Unai Ibañezek 4 boto lortu ditu, eta Ioritz Madariagak eta Borja Mollák berdindu egin dute, bakoitzak 3 boto dituelarik.

ERLAZIONATUTAKO GAIAK