Ametsen eta kontzertu ekonomikoaren artean hegan egiten duen musika - Behotsik

Ametsen eta kontzertu ekonomikoaren artean hegan egiten duen musika

#BehotsikGraffiti
GRAFFITI | RADIO EUSKADI
2018/03/2
PARTEKATU

http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5437817/musica-vuela-suenos-concierto-economico/

Borja Mollák lortu du aste honetako entzuleen botoa bere proposamena eta historia klasearekin. Aukeratu duen Radio Euskadiko momentua Dani Álvarezek Boulevard saioan kontzertu ekonomikoaren 140. urteurrenari buruz hitz egin duenekoa izan da. Horretarako Trágala, perro izeneko Cádizko koplilla bat erabili du. Unai Ibañezek bere aldetik Graffiti saioko momentu bat hautatu du zeinetan Ziortza Karranza amestearen garrantziaz mintzatzen zen, zeini Lennonen Imagine abesti mitikoa jarri dion.

Eguneko sorpresa Mazinger Z, maraka batzuen eta ordenagailu baten teklatuaren arteko erlazioarekin etorri da. Horretarako Vladimir Putin goraipatzen duen eta Ukraniak irabazi zuen urteko Eurovisión lehiaketarako proposatua izan zen errusiar abesti bat aukeratu dute.

Datorren asterako tximeleta, pandereta eta dirua duen gutun-azal bat lotuko dituzte.

Aste honetako topaketaren ondoren, Borja Mollá eta Unai Ibañez berdinduta daude bakoitzak hiru puntu dituelarik, eta Ioritz Madariaga y Asier Lemosek jarraitzen diote bakoitzak puntu bakarrarekin.

ERLAZIONATUTAKO GAIAK