
Aste honetan Ioritz Madariaga irten da garaile Boulevardeko momentu bat aukeratuz, non Jesús Torquemadak Siriako gerrari buruz hitz egiten zuen eta zeineri “13 días” filmearen soinu banda jarri dion. Unai Ibáñezek ere Boulevardeko momentu bat ekarri du, kasu honetan Club Creativosen topaketari buruzkoa, eta Arnau Griso katalanen Para que el mundo lo vea abestia erabili du. Borja Mollák Idurre Eskisabelek Graffitin Zuberoako hartzen polemikaren inguruan hitz egin zuenekoa hautatu du, zeini Stravisnkyren Petruska Balleta jarri dion. Azkenik, Asier Lemosek Fuera de Juegon Xabi Prieto errealzalearen agurraren inguruan Andoni Iraolari eginiko elkarrizketa erabili du. Queen taldeak jarri dio soinu banda futbolari beraien Show must go on abestiarekin.
Ostiral honetako Madariagaren garaipenarekin, Ioritz berdinduta dago Lemos eta Mollárekin, bakoitzak puntu bana duelarik. Bitartean, Ibáñez jauna azkena doa, punturik gabe, baina beti irribarretsu.