
Jatorrizko artikulua hemen
Borja Mollák Graffitira itzultzean modu bikainean azaldu zituen bere hautaketen argumentuak eta entzuleen goraipamenak jaso zituen. Alde batetik Serie B atal graffiteroa ekarri zuen non Mikel Zumetak filme txarrei buruz hitz egin zuen. Horretarako Stravinskyren La Consagración de la Primaverako zati bat ekarri zuen, La procesión de los sabios hain zuzen ere, bere garairako berrikuntza izan zena.
Borjak rugby finalen harira Ze Esateken Ongi etorri, Mr. Marshall abestia jarri zuen Asier Lemosekin bi puntutara berdindu zuen. Unai Ibáñezek irribarretsu darrai azken postuan. Aste honetan Hemendik At taldearen musika ekarri du Elixabete Legardaren Vivir Para Ver saioko momentu baterako, non Jokoteknia jaialdiari buruz hitz egin zuten.
Puntuazioan Lemos dago buruan hiru punturekin, Mollá eta Madariaga ondoren bakoitzak bi puntu dituelarik. Unaik zero punturekin jarraitzen du. Datorren asteko erronka adiskidetasuna, kable bat eta aintzira bat lotzea izango da.