Behotsik Radio Euskadiko III. Bakarrizketa Lehiaketaren finalean - Behotsik

Behotsik Radio Euskadiko III. Bakarrizketa Lehiaketaren finalean

#BehotsikGraffiti
GRAFFITI | RADIO EUSKADI
2020/06/19
PARTEKATU

Pepi Labrador Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren III. edizioan irabazlea izan da. Bartzelonako umorista honek 2000 euroko saria lortu du Algo Pasa con Pepi bere bakarrizketarekin.

Entzuleek Iñigo de Lascoitiren El crossfit, la nueva normalidad hautatu dute, webguneko 2255 bozkarekin. Iruñeako monologistak 500 euro eraon ditu etxera.

Gainerako finalistak Raquel Torres bilbotarra, Eñaut Zuazo gasteiztarra, Txiki donostiarra eta Hernaniko Noemí Cupido izan dira, Soy selfinómana, Ya no quedan nombres como los de antes, Zu eta zure kuadrila 40 urtekin eta Llorar en público bakarrizketekin hurrenez hurren.

Saioa Segio Arrospide eta Galder Pérezek zuzendu dute, eta aurreko edizioetako monologista irabazleen (Gemma Martínez e Ibon Belandia) parte hartzea izan du, baita Behotsik & Nerea Alberdiren emanaldi musikalak ere, Dj lanetan egon den Miren Narbaizarenaz gain. Epaimahaia Imanol Ituiño mago eta aktoreak, Mery Urcelay aktoreak eta Mikel Zumeta kritikoak osatu dute.