Datorren abenduaren 28an, gure orkestrako kide den Borja Molláren Eguberriko Kantata estreinatuko dugu, Los Tonos Humanos ganbara abesbatzarekin batera, Barakaldoko Udalak antolatutako Gabonaldia ekimenaren baitan.
Jerusalem zaharretik Gorbeako magaletaraino, Eguberriko Kantata gabonetako eszena ohikoenetatik igaroko den bidaia sinfonikoa da. Ibilaldi honek, musikaren indar bakegilearen bitartez, data hauetan falta ezin den itxaropen, bake eta elkartze mezua igortzeko asmoa dauka, gabon-kanten lenguaia sinplea esanahi konplexuagoekin uztartuz, orkestrazio koloretsu baten eta armonia modulakorren babesean.
Kontzertua doakoa izango da, baina sarrera hartu beharko da, abenduaren 12tik aurrera, antzokiko txarteldegian bertan.
LOS TONOS HUMANOS GANBARA ABESBATZA
S. Altube
Marijesiak
J. Busto
Puer Natus Est Nobis
D. Bartolucci
Adeste Fideles
J. Rutter
Candelight Carol
M. Lauridsen
O Nata Lux
BEHOTSIK ORKESTRA + LOS TONOS HUMANOS GANBARA ABESBATZA
Borja Mollá Moral
Eguberriko Kantata
I. Jerusalem
II. Jaioberria
III. Gloria
IV. Pax In Terra
V. Zortziko
II. Jaioberria
III. Gloria
IV. Pax In Terra
V. Zortziko
BEHOTSIK ORKESTRA
L. Anderson
A Christmas Festival
J. Strauss
Radeztky Martxa