Kontzertua: Musika - Música 2018 Auzoz Auzo - Behotsik

Musika – Música 2018 Auzoz Auzo

Musika - Música 2018 Auzoz Auzo
2018/02/24 12:00
Bilbao @ Casilda Iturrizar Parkea
Casilda Iturrizar Parkea
PARTEKATU

Aurten ere Bilbao 700 Fundazioak Auzoz-Auzo kontzertuen programa antolatu du Bilboko Euskalduna jauregian martxoaren 1, 2, 3 eta 4an izango den Musika – Música 2018 jaialdiaren atariko moduan. Horrela bada, hirugarren urtez segidan Bilbao 700 Fundazioak musika klasikoa eramango du Bilboko barruti guztietako auzoetara.

Oraingoan, protagonistak gerren arteko aldiko (1814-1945) musikagileak dira: Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius edo Falla, besteak beste.

Behotsik Orkestrak otsailaren 24an kontzertua emango du Bilboko Casilda Iturrizar Parkean, goizeko 12etan. Oraingo honetan, Guridi, Prokofiev eta Turinaren doinuak prestatu ditugu mugimenduz beteriko kontzertu berezi baterako.

Pasa den urtean bezela, kontzertu berezi honetarako zuzendari gonbidatua izango dugu. Kasu honetan, Pablo Puga musikari vigoarra izango dugu zuzendari Auzoz Auzo programako kontzertu honetan.

S. Prokófiev
Zaldunen dantza, Romeo eta Julieta balletatik
J. Guridi
Hamar Euskal Melodia
2 – Amorosa
3 – Religiosa
6 – Amorosa
8 – Danza
7 – De Ronda
J. Turina
Danzas fantásticas, Op. 22
III – Orgía