Azaroaren 30ean, Fair Saturday egunean, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan egongo gara, Alboan Ong Desarrollo elkartearen alde, Laboral Kutxaren laguntzarekin.
Kontzertu honek emakumea taula gainean jarriko du. Historian zehar, musikaren munduan ere, emakumea bigarren maila baten egon izan da beti, nahiz eta bere garrantziak eta kalitateak beste leku bat merezi duen. Horregatik, aspaldiko eta gaur egungo musikariak ekarri nahi izan ditugu kontzertu honetan. Anne Dudley, Florence B. Price, Rachel Portman, Lady Gaga, Pinar Toprak eta Lisa Gerrarden musika joko dugu, eta Nerea Alberdi eta Paula Olaz euskal konpositore gazteak gurekin izango ditugu beraien obrak zuzentzeko.