
Aurten ere badator Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Musika – Música 2020 jaialdia, datorren martxoaren 5etik 8ra arte Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko dena.
Oraingoan, “Destino París” izenburupean, jaialdiak Pariseko hiria izango du ardatz. Lau momentu historikok bilakatu zuten Paris lehen mailako kultura-zentro eta nazioarteko topagune, Parisek eskaintzen zizkien aukera eta askatasunek erakarrita, Europa guztiko artistak iritsi zirelarik.
Behotsik Orkestrak martxoaren 7an kontzertua emango du Bilboko Euskalduna Jauregiko Kioskoan, 21:00etan. Oraingo honetan, Bizet, Fauré, Saint-Saëns eta Guridiren doinuak prestatu ditugu kontzertu honetarako.
Pasa den urtean bezela, kontzertu berezi honetarako zuzendari gonbidatua izango dugu. Kasu honetan, Leonardo Moyano izango dugu zuzendari Musika – Música jaialdiko kontzertu honetan.
I. Preludioa
5 - Les Toréadors
Galop Infernal