Musika – Música jaialdiaren hamaseigarren edizio hau martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta BOHEMIA izenburupean, Gustav Mahler, Antonín Dvořák, Bedrich Smetana eta Leoš Janáček musikagileak izango ditu protagonista, Txekiar Errepublikako erregio horretakoak guztiak.
Aurreko edizioan hasitako Auzoz Auzo ekimenarekin jarraituko da, eta honen bitartez, Musika – Música Bilboko barruti guztietara helduko da otsailaren 2tik 23ra bitartean. Horretarako, kontzertu, tailer didaktiko, ikus-entzunezko emanaldi eta flashmob-ak antolatuko dira hiriko txoko desberdinetan.
Behotsik Orkestrako hari laukote batek parte hartuko du Barakaldoko Kontserbatorio eta Artebi Dantza Taldearekin batera otsailaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Bilboko Europa Parkean antolatuko den ibildide musikalean.