Kontzertua: Musika - Música 2017 Auzoz Auzo - Behotsik

Musika – Música 2017 Auzoz Auzo

Musika Música 2017 Auzoz Auzo
2017/02/10 19:00
Bilbao @ vialia Abando Indalecio Prieto geltokia
Plaza Biribila, 2
PARTEKATU

Musika – Música jaialdiaren hamaseigarren edizio hau martxoaren 2an, 3an, 4an eta 5ean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta BOHEMIA izenburupean, Gustav Mahler, Antonín Dvořák, Bedrich Smetana eta Leoš Janáček musikagileak izango ditu protagonista, Txekiar Errepublikako erregio horretakoak guztiak.

Aurreko edizioan hasitako Auzoz Auzo ekimenarekin jarraituko da, eta honen bitartez, Musika – Música Bilboko barruti guztietara helduko da otsailaren 2tik 23ra bitartean. Horretarako, kontzertu, tailer didaktiko, ikus-entzunezko emanaldi eta flashmob-ak antolatuko dira hiriko txoko desberdinetan.

Behotsik Orkestrak bere txanda izango du Auzoz Auzo programaren barruan otsailaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko vialia ESTACIÓN ABANDO INDALECIO PRIETO geltokian egingo dugun flashmob berezi batean.

B. Smetana
Polka, La Novia Vendida operatik