
Behotsikek EuroCamerata orkestrarekin lan egingo du udako bira batean, Alemanian kontzertuak emanez.
EuroCamerata orkestra, 1997an sortua, urtero batzen da Europako herrialde desberdinetan kontzertuak emateko. Aurten, Obersulmeko musika eskolako ikasleek eta Behotsik orkestrako kideek osotuko dute, eta Sergiu Andrei maisuak eta gure orkestrako zuzendari den Igor Giménezek zuzenduko dute.
Pasa den urtean bezela, orkestra uztailean Alemaniara mugituko da Stuttgart inguruko hainbat hiritan kontzertu batzuk emateko, Baden-Wutemberg estatuan.
Hauek dira aurtengo udako birako aurreikusitako datak:
– uztailaren 13a – Vater-Unser Kirche, WILLSBACH
– uztailaren 15a – Katholische Barock Kirche, ERLENBACH
– uztailaren 17a – St. Kilian Evangelische Kirche, WÜSTENROT
Laster, kontzertuen tokien eta ordutegien inguruko informazio gehiago jarriko dugu.