A Disney Dream, ametsetako arrakasta - Behotsik

A Disney Dream, ametsetako arrakasta

A Disney Dream, éxito de ensueño
2016/06/21
PARTEKATU

Pasa den igandean “A Disney Dream” bira bukatu genuen sarrera guztiak saldu ziren Barakaldo Antzokian eman genuen kontzertuarekin. Bira aurkeztu genuenean esan genuen bezala, A Disney Dream ordura arte egin dugun proiekturik garrantzitsu eta handizaleenetako bat izan da, eta benetan harrituta geratu gara publikoarengandik jaso dugun harrera ikustean.

Bilbon, Portugaleten eta Barakaldon hiru kontzerturen ondoren, 1500 sarrera baino gehiago saldu ostean, eta Barakaldo Antzokian sarrerak agortu zirelarik, ezin dugu kontzertuetara gu ikustera etorri zareten bakoitzari eskerrak eman baino besterik egin. Guretzako izugarrizko plazerra izan da umeak, baita nagusiak ere, gehien gustatzen zaigunarekin, musika egitea hain zuzen ere, gozatzen ikustea.

Hemendik, proiektu hau aurrera atera, eta guztion laguntzarekin, horrenbesteko arrakasta lortzen lagundu diguzuen guztioi eskerrak eman nahi diegu:

Daniel Lorcari, pianoan esertzeko bere eskuak eta denbora lagatzeagatik.

Miryam Ortiz, Enrique Castañeda, Egoitz Poza, Aintzane Corchado eta Álvaro Luzuriaga perkusio joleei y haien irakasle den Alejandro Pérezi.

María Barrado eta Aitor Fernández abeslariei, beraien ahotsak eta ekipoa modu eskuzabalean uzteagatik.

Tropic Dance dantza eskolako dantzari guztiei, ikuskizun guzti honetan alaitasuna eta mugimendua jartzeagatik.

Arteta musika eskolari, gu ezagutu gabe mota honetako proiektuak bultzatzeagatik, eta batez ere Marta, Susana, Sergio, María eta Paulari.

Rakel, Mari Jose eta Iboni, kontzertuetarako eszenografiarako diseinu, gauzatze eta muntaketa lan guztiagatik.

Ioritz Madariagari, kontzertuetan irudi eta bideoekin egindako lan guztiagatik.

Berrio-Otxoa ikastetxeari entseguetarako beraien instalazioak lagatzeagatik.

Horrelako proiektuei esker, eta publikoarengandik jasotako erantzunari esker, Behotsik izeneko proiektu zoro honekin aurrera jarraitzeko gogo handiagoekin gaude. Eskerrik asko!

ERLAZIONATUTAKO GAIAK