Behotsik, ostiralero Radio Euskadiko Graffiti saioan - Behotsik

Behotsik, ostiralero Radio Euskadiko Graffiti saioan

Graffiti Radio Euskadi
2016/09/29
PARTEKATU

Pasa den ostiralean, Ioritz Madariaga eta Unai Ibañez gure kideak Radio Euskadiko Graffiti saioan egon ziren. Urko Aristik aurkezten duen arratsaldeko saio honetan, Behotsik orkestraren ideiari, historioari eta funtzionamenduari buruz hitz egin zuten.

Hemen duzue entzungai pasa den asteko saioa.

Eta pasa den astean iragarri bezela, Behotsik orkestra ostiralero arituko da Graffiti saioan, arratsaldeko 6etatik aurrera. Ordu horretan, kultura eta musikaz jardungo dira, musika klasikoa beste estilo batzuekin uztartuz, eta batzutan hain erakargarria ez dirudien musika klasikoa entzulearengana hurbilduz.

Hemendik, eskerrak eman nahi diegu Graffitiko lan talde guztiari, eta batez ere Urko Aristiri, gu bezalako orkestra bati irratian horrelako espazioa edukitzeko aukeragatik, eta gure bizitzetan hain garrantzitsua den musika zabaltzeko aukeragatik.

Ba al dakizu zein harreman izan ahal duten Johann Sebastian Bach eta Beyoncek? Aste honetako saioan ikusi ahal izango duzu.

ERLAZIONATUTAKO GAIAK