2011ko abuztuaren 16an, udako arratsalde bero batean, Bilboko Miribilla auzoan sortu zen Behotsik Orkestra osatzeko ideia. Hasieran, ideia eroa zirudiena, denborarekin errealitate bihurtu zen, gaur egunera arte.
Bost urte hauetan begirada atzera botaz, ikaragarria da ezerezetik sortutako orkestra honek egin dituen proiektu guztiak, eta oso harro gaude. Espero dugu etorkizunean proiektu honek horrela jarraitzea, eta gu prest gaude horretarako.
Bost urte hauek ospatzeko, orkestrako kide batzuekin egindako bideoa uzten dizuegu, non urte hauetako ibilbidea birpasatzen dugun: EuroCamerata, soinu banden programa, Musika – Música, Euskal Herria Bizi, Concerts4Good, Behotsik Symphonic Rock Tour 2015, Fair Saturday, A Disney Dream…
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu bost urte hauetan zehar orkestran parte hartu duzuen, noizbait lagundu diguzuen eta gure ondoan egon zareten guztioi. Argi dago Behotsik aurrera atera izana guztion lanaren fruitua dela. Eskerrik asko, eta aurrera!