
Behotsik Gazte Orkestrak hilea bukatu du Ioritz Madariaga irabazle delarik, guztira 14 punturekin. Unai Ibáñezek, 12 punturekin, eta Borja Mollák, 8 bozkarekin, jarraitzen diote.
Aste honetan Borja Mollák 1940ko Ingalaterrako borrokari buruz hitz egiten zuen ‘Iflandia’ programako tarte bat hautatu du, non bonbardaketa gogorrak egon ziren. Zoritxarreko momentu honentzat Borjak Holst britainiar konpositorearen obra bat aukeratu du.
Unai Ibáñezek Euskadiko etxebizitzak hobetzeko laguntzen buruzko ‘Consumidores’ saioko zatia bat hartu du, zeineri Madness mitikoen ‘Our House’ abestia jarri dion.
Bukatzeko, Ioritz Madariagak ‘Fuera de Juego’ saioan Euskal Selekzioko emakumezkoen taldearen hautatzaile berria den Iñigo Juaristiri eginiko elkarrizketa aukeratu du. Gozategiren ‘Euskal Selekzioa’ abestia jarri dio.