
Hilea amaitzeko aste bakarra gelditzen delarik Behotsik gazte orkestrako Ioritz eta Unairen arteko berdinketa hautsi da.
Borja Mollák Brittenen fuga bat jarri dio Kirmen Uriberen ahotsari, nork poema liburu bat sinfonia baten modukoa dela esaten zuen. Ioritzek ‘Graffiti’ko momentu bat aukeratu du, non Bibbo bizikleta elektrikoen arduradunak elkarrizketatu genituen. Ioritzek, humore puntu batekin, abesti retro bat jarri zion, Verano Azul telesaileko soinu banda hain zuzen ere. Bukatzeko, Unai Ibáñezek Sonia Hernandok ‘Ganbara’n Gasteizko 76ko 3 de marzo pelikularen filmatzearen arduradunei eginiko elkarrizketa ekarri zuen, zeini Betagarriren musika jarri zion.
Aste honetan kirol-oinetako bat eta gitarra bat lotu ondoren, datorren astean, hileko azkena, alpargata eta tronboia lotuko dute musika erabiliz.