Errefuxiatu eta abiadura handiko trenarentzako musika - Behotsik

Errefuxiatu eta abiadura handiko trenarentzako musika

#BehotsikGraffiti
GRAFFITI | RADIO EUSKADI
2018/01/12
PARTEKATU

http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5335902/musica-personas-refugiadas-tren-alta-velocidad/

Urteko lehenengo emanaldian Behotsik Gazte Orkestrak Radio Euskadiko programazioko bi momentu aukeratu ditu. Asier Lemosek ‘Boulevard magazine’ saioko momentu bat hautatu du, non Mediterraneoan bizitza galtzen duten errefuxiatuen arazoaz hitz egiten zuten. Momentu honentzako abestia Izarok Mikel Urdangarinekin batera abesten duen Errefuxiatuarena izan da.

Bere aldetik, Unai Ibáñezek Abiadura Handiko Trenari buruz mintzatzen ziren ‘Ganbara’ko momentu bat ekarri du y eta Rock and roll train deitzen den AC/DCren abestia jarri dio. Unaik lau boto lortu ditu abesti honekin, Lemosek hiru botorekin geratu den bitartean.

Aste honetarako zeukaten erronkan giza bihotz bat eta sardina-lata erlazionatu behar zituzten. Ozeko Aztia filmeko Latorrizko Gizonaren If Only I Had A Heart abestia izan da froga gainditzeko aukeratu dutena. Datorren asterako, ordea, tren bat, maraka batzuk eta bonbilla bat lotu beharko dituzte, motibo musikalak baino ez erabiliz.

ERLAZIONATUTAKO GAIAK