Irratiko hiru momentutarako hautatutako musika - Behotsik

Irratiko hiru momentutarako hautatutako musika

#BehotsikGraffiti
GRAFFITI | RADIO EUSKADI
2018/01/19
PARTEKATU

http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5350974/musica-escogida-tres-diferentes-momentos-radio/

Borja Mollák, ‘Graffiti’-ra bueltan, bizarrari buruz hitz egin zuten saio honetako momentu bat aukeratu du, zeini The Bandettes taldearen The Beard Song jarri zion. Asier Lemosek, Zaramaren Iñaki, ze urrun dago Camerún abestia jarri zion ‘Fuera de Juego’ saiotik ateratako kirol momentuari. Azkenik, Unai Ibáñezek Jesús Torquemadak ‘Boulevard informativo’-n Trump presidenteari buruz hitz egin zuen momentua hautatu zuen U2ren Get Out of Your Own Way abesti berriarekin lotzeko.

Aurreko astean trena, marakak eta bonbilla lotzeko lana izan zuten, eta horretarako, Opa, Voy a Hacer un Corral abestia erabili zuten. Datorren astean danborra, flotagailua eta ardoa erlazionatu beharko dituzte.

Aste honen ondoren Unai eta Asier parean geratu dira, bakoitzak aste batean irabazi eta gero.

ERLAZIONATUTAKO GAIAK