
Jatorrizko artikulua hemen
Borja Mollák saioa zuzenean uztea erabaki du patinete, eguzki eta konfetiaren arteko lotura azaltzea galarazi diotela argudiatuz. Hori baino lehen denbora izan du lege lehorreko garaiko abesti bat ekartzeko artisau-garagardoaren inguruan hitz egiteko.
Unai Ibáñezek Beatlesen musika jarri du, Hello, goodbye abestia hain zuzen ere, Cifuentes momentuarentzat. Ioritz Madariagak Kortaturen Mierda de ciudad jarri du ‘La Manada’ren epaia eta Altsasuko gertaerekin erlazionatuz. Azkenik, Asier Lemosek Kaotikoren Rico reprimido abestia hautatu du, pentsiodunei eskainiz.
Bozketan Ioritz Madariaga irten da garaile, Asier Lemosekin berdinduz bi punturekin. Borja Mollák, laster itzultzea espero dugularik, puntu batekin jarraitzen du eta beti irribarretsu dabilen Unai Ibáñezek punturik gabe.