
Gure 10. urteurrena ospatzen jarraitzen dugu, eta oraingoan berri oso pozgarri batekin gatoz: Iparraldeko Haizeak bueltan dira. Pasa den otsaila eta martxoan estreinatu genuen Iparraldeko Haizeak ikuskizuna errepikatuko dugu, oraingo honetan Torrelavega eta Santanderren kontzertu banarekin.
Gogoratzen ez denarentzat, Iparraldeko Haizeak ikuskizuna Borja Mollá Moral gure kideak eta Inazio López Ochoak idatzitako zartzuela da, antzerki musikala, zartzuela eta folklorea uztartuz, musika-ikuskizun berritzaile bat aurkezten duena, musika haritzat duen historia baten bidez industria-iraultza aurkitzera daramana.
Santander, 1897. Euskal arrantza-ontzi bat badian hondoratu da. Lagun bakarra atera da bizirik, Mikel, San Rafael Ospitalean konorterik gabe dagoen itsasmutil gaztea. Esnatzerakoan, hura zaintzen dauden mojak hitzik esan eta esaten zaion ezer ere ulertzen ez duela ohartzen dira. Hala ere, laster ikusiko dugu istripuaren trauma edo ondorioak gauzatuta dirudiena azalpen errazagoa duela: Mikel euskaraz baino ez da mintzatzen. Hori, ordea, ez du oztopo izango Santanderreko familia aberatsenetako baten zerbitzura mandatari lanetan jartzeko eta XIX. mende amaierako gizarte industrial zurrunbilotsuaren kontrasteak zuzenean ikusteko.
Aurreko emanaldietan bezela, oraingoan ere gure ondoan Coro Joven de Santander abesbatza izango dugu. César Marañónek zuzendutako abesbatza hau, kalitatezko gazte abesbatza bat eratzeko eta Kantabriak zeukan gabeziarekin amaitzeko helburuarekin jaio zen 2017an.
Torrelavegan eta Santanderren
Proiektua Torrelavega eta Santanderren gauzatuko da, azaroaren 14an Torrelavegako Concha Espina Udal Antzokian eta azaroaren 21ean Santanderreko Palacio de Festivales jauregian.
Torrelavega
Azaroaren 14an, igandea, arratsaldeko 19:30ean, Torrelavegako Concha Espina Udal Antzokian.
Sarrerak jadanik salgai daude Concha Espina Udal Antzokiko webgunean, 8€ eta 12€ arteko prezioan.
Santander
Azaroaren 21ean, igandea, arratsaldeko 19:00etan, Santanderreko Palacio de Festivales jauregiko Argenta aretoan.
Azken sarrerak salgai daude Palacio de Festivales jauregiko webgunean, 10€ eta 15€ arteko prezioan.