Kontzertua: Fair Saturday 2022 - Behotsik

Fair Saturday 2022

2022/11/26 17:00
Bilbao @ Jesusen Bihotzaren Eliza
Urkixo Zumarkalea 7
PARTEKATU

Aurreko urteetan bezela, aurten ere datorren azaroaren 26an ospatuko den Fair Saturday 2022 ekimenean parte hartuko dugu. Oraingo honetan, Bilboko Inmakuladako Abeslariak eta Muskizko Oihartzuna Abesbatzarekin batera, Alboan GKEk duen Emakumeok Martxan programaren aldeko ongizatezko kontzertua prestatu dugu.

Pasa den uztailaren 2an gure 10. urteurrena ospatzeko Euskalduna Jauregian eman genuen kontzertuan parte hartu zuten lagunen artean, Eduardo Lopéz de Herediak zuzendutako Inmakuladako Abeslariak eta Muskizko Oihartzuna Abesbatza ditugu, Fair Saturday honetan beraiekin berriro elkarlanean arituko garelarik.

Inmakuladako Abeslariak duela 40 urte baino gehiago sortu zen Bilboko Basurtu auzoan. Hasieratik zuzendari eta koralista ugari igaro dira abesbatzatik, baina betiere gako konstante batzuei eutsi dio: Basurtuko auzoari eta bertako jendeari atxikitzea eta
musika koralarekiko grina, edozein modutan bada ere.

Oihartzuna Abesbatzak, ordea, 1981eko udaberrian ekin zion bere ibilbideari, Coral Muñatones izenarekin. 1987an hartu zuen gaur egungo izena. Muskizko Udalarekin lankidetzan aritzen da udalerrian egiten diren musika koralari buruzko ekitaldi guztietan. Hainbat topaketa eta abesbatza lehiaketatan parte hartu du, eta errepertorio zabala eta askotarikoa dauka.

2019ko edizioan bezela, aurten ere Jesusen Lagundiak bultzatutako Alboan elkartearekin bat egingo dugu, zehazki Emakumeok Martxan mugimenduarekin. Emakumeok Martxan programaren helburu nagusia da mugikortasun behartuko testuinguruetan indarkeria sufritu duten emakumeen premiei erantzuteko proiektuak garatzea.

J. Leavitt
Missa Festiva
1. Kyrie
2. Gloria
3. Credo
4. Sanctus
5. Agnus Dei
G. Verdi
Va, Pensiero
J. S. Bach
147 Kantata: Herz und Mund und Tat und Leben, BWV 147
10. Korala: Jesus bleibet meine Freude
B. Lertxundi
Bizkaia Maite
Oskorri
Furra Furra

Inmakuladako Abeslariak, abesbatza
Oihartzuna Abesbatza, abesbatza