A Disney Dream birarekin Errioxara - Behotsik

A Disney Dream birarekin Errioxara

A Disney Dream by Behotsik
2016/12/9
PARTEKATU

Aurreko denboraldian egindako birak izan zuen arrakasta ikusita, Behotsik Orkestrak A Disney Dream birako kontzertu berria emango du abenduaren 18an Haroko Bretón de los Herreros Antzokian.

Ikuskizun honek, batez ere umeei zuzendua dagoena, baina edozein adineko publikoaren gozamenerako pentsatua, Walt Disney estudioek ekoiztutako film nagusien musika birpasatuko du, hala nola, Aladdin, Frozen eta Lehoi Erregea filmetakoak. Irudiek eta dantzak pelikuletako musika lagunduko dute.

A Disney Dream ikuskizunaren izaerak eta etortzear dauden gabonetako egun hauetan bereziki ospatzeak, kontzertua oso berezia izatea egingo dute, eta aukera paregabea izango da umeek primeran ibiltzeko eta bide batez, musikarengana hurbiltzeko.

Aurreko aldian bezela, guzti honetarako, Behotsik orkestraz gain, Tropic Dance dantza eskolako dantzariak, Arteta Musika Eskolako Paula Etxebarria, Susana Arteta eta Sergio Martínez antzezleak, María Barrado eta Aitor Fernández abeslariak, eta Miryam Ortiz, Enrique Castañeda, Egoitz Poza, Aintzane Corchado eta Álvaro Luzuriaga perkusio joleak izango ditugu lagun, proiektu itxaropentsu hau aurrera atera ahal izateko.

Lehenengo kontzertua Euskaditik kanpo

EuroCamerata nazioarteko gazte orkestrarekin egindako lanak Alemaniara eta Frantziara bidaiatzeak ahalbidetu digun arren, Behotsik Orkestra moduan Euskaditik kanpo emango dugun lehenengo kontzertua izango da.

Horregatik, orkestrarentzat ere kontzertu oso berezia izango da, Haro moduko udalerri batean eta 1841. urtean inauguratu zen Bretón de los Herreros moduko antzoki batean jotzeak suposatzen duen ardura dela eta.

Kontzertua 13:00ean izango da, eta sarrerak 5€-koak (3€ umeentzat) izango dira. Aurretik sarrerak erreserbatu ahal izango dira Haroko Kultura Udal Zentroan, eta bestela, kontzertua hasi baino ordu bat arinago salduko dira antzokiko txarteldegian bertan. 12:30ak baino lehen jaso ez diren erreserbatutako sarrerak salmentan jarriko dira.

ERLAZIONATUTAKO GAIAK