
Aurreko urteetan bezela, aurten ere datorren azaroaren 26an ospatuko den Fair Saturday 2022 ekimenean parte hartuko dugu. Oraingo honetan, Bilboko Inmakuladako Abeslariak eta Muskizko Oihartzuna Abesbatzarekin batera, Alboan GKEk duen Emakumeok Martxan programaren aldeko ongizatezko kontzertua prestatu dugu.
Pasa den uztailaren 2an gure 10. urteurrena ospatzeko Euskalduna Jauregian eman genuen kontzertuan parte hartu zuten lagunen artean, Eduardo Lopéz de Herediak zuzendutako Inmakuladako Abeslariak eta Muskizko Oihartzuna Abesbatza ditugu, Fair Saturday honetan beraiekin berriro elkarlanean arituko garelarik.
Inmakuladako Abeslariak duela 40 urte baino gehiago sortu zen Bilboko Basurtu auzoan. Hasieratik zuzendari eta koralista ugari igaro dira abesbatzatik, baina betiere gako konstante batzuei eutsi dio: Basurtuko auzoari eta bertako jendeari atxikitzea eta
musika koralarekiko grina, edozein modutan bada ere.
Oihartzuna Abesbatzak, ordea, 1981eko udaberrian ekin zion bere ibilbideari, Coral Muñatones izenarekin. 1987an hartu zuen gaur egungo izena. Muskizko Udalarekin lankidetzan aritzen da udalerrian egiten diren musika koralari buruzko ekitaldi guztietan. Hainbat topaketa eta abesbatza lehiaketatan parte hartu du, eta errepertorio zabala eta askotarikoa dauka.
Fair Saturday mugimenduan
Fair Saturday jaialdia artistek eta kultura-elkarteek garatutako kultura eta giza izaerako mugimendu globala da. Artista eta kultura-elkarte hauek azaroaren azken larunbatean modu masiboan jardungo dira ekitaldi bakoitzarekin GKE edo proiektu sozial bat bultzatuz.
2019ko edizioan bezela, aurten ere Jesusen Lagundiak bultzatutako Alboan elkartearekin bat egingo dugu, zehazki Emakumeok Martxan mugimenduarekin. Emakumeok Martxan programaren helburu nagusia da mugikortasun behartuko testuinguruetan indarkeria sufritu duten emakumeen premiei erantzuteko proiektuak garatzea.
Kontzertua datorren azaroaren 26an, arratsaldeko 17:00ean, Bilboko Jesusen Bihotza elizan (Urkixo Zumarkalea 7) ospatuko da, eta esan beharrik ez dago, baina bertan espero zaituegu.
