'Etorkizuna: Aniztasuna' ekitaldia, kultura aniztasuna ospatzeko - Behotsik

‘Etorkizuna: Aniztasuna’ ekitaldia, kultura aniztasuna ospatzeko

Etorkizuna: Aniztasuna
2024/05/16
PARTEKATU

Pasa den urtean egin genuen bezela, datorren maiatzaren 26an, igandea, Norai elkartearekin batera antolatutako Etorkizuna: Aniztasuna parte-hartze ekitaldian parte hartuko dugu, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatzeko.

Ekitaldia Norai elkarte hezitzaile, ekintzaile eta humanizatzaileak antolatu du, zeinek, besteak beste, Etorkizuna Musikatan proiektu sozio-hezitzailea eta orkestrala jarri duen abian, musikak kolektibo pluralak batzeko eta balio pertsonalak, komunitarioak eta kulturartekoak garatuz gizartea hezteko duen gaitasuna erakutsiz. Ondo ezagutzen dugu Bilboko Ibaiondo barrutiko kultura desberdinetako ume eta nerabeek osotzen duten Etorkizuna Musikatan haur-orkestra, beraiekin jo izanaz gain, Daniela, Jhillary, Lino eta Mariana gure kideak proiektuaren parte baitira.

Ekitaldia Bilboko Bilbi plazan ospatuko da, Nicol√°s Serrano gure zuzendari laguntzailaren eta Lino Castillo gure kidearen zuzendaritzapean. Etorkizuna: Aniztasuna lelopean, parte-hartze ekitaldi honek etorkizunik gizatiarrenak anitza eta kulturartekoa izan behar duela aldarrikatu nahi dugu.

Musika eta kultura aniztasuna izango da nagusi

Parte-hartze ekitaldi honetan orkestra, abesbatza, Euskal Herriko musika-tresnak eta estilo eta herrialde desberdinetako musika izango dira.

Gurekin batera, aurretik aipatu dugun Etorkizuna Musikatan orkestra eta korua, hainbestetan lagun izan dugun Sanfran Korue abesbatza, Bilbo Zaharreko Txalaparta Bilgunea, Betto Snay artista, Olfa Sendesni eta Ghassen Ghrissi, Joselu Angulo txistularia, Dibujatolrato Sinparar taldea eta Alberto Bargos ipuinkontalaria egongo dira.

Hau guztia Etorkizuna: Aniztasuna ekitaldian, datorren maiatzaren 26an, igandea, eguerdiko 12:00etatik aurrera Bilboko Bilbi plazan. Zuen zain gaude!

Etorkizuna: Aniztasuna
ERLAZIONATUTAKO GAIAK